Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Zangozikin

Idazlea: Koldo Izagirre

Ilustratzailea: Antton Olariaga Aranburu

Argitaletxea: Igela

Urtea: 2009

Orri kopurua: 28

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Album ilustratuz honetan, errealismo handiz idatzi eta marraztuta, Zangozikin protagonistak herriko etorkinek dauzkaten telefono hizketaldien berri emango digu. Liburu laburra izanagatik ere, osotasun handikoa da.

Zangozikin dugu istorio honetako protagonista,bazkalondoan txingoka jolastera joaten da. Plazan ordu horietan ez da inor izaten eta etorkinak azaltzen dira bere urruneko familia eta herritarrekin telefonoz aritzeko. Bera jolasean dabilen bitartean telefonoz esaten dutenarekin adi egon ohi denez deietan esaten dutenaren berri ematen digu Zangozikinek. Etorkinek kontatzen dituzten istorioak ez dira beraien benetako istorioak, familiak lasaitzeko asmatzen dituztenak baizik. Azkenean, Zangozikiren jatorria ere azaltzen da liburuaren amaieran.

Irudiak ederrak, indar eta esanahi handikoak, iradokitzaileak eta interpretazio esfortzu bat eskatzen dutenak dira, idatzitakoaren ifrentzua azaltzen diguten neurrian.


Zangozikin