Izenburua: Yummaren urrezko bola
Idazlea: Pello Aņorga Lopez
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2014
Orri kopurua: 30
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Yumma eta bere ama herri txiki batera iristen dira gosetuak eta herriko jendeak eskuzabal jasotzen ditu. Ama gaixotu eta hil aurretik alabari urrezko bolatxo bat ematen dio ondo zaintzen badu babesa eskainiko diola esanez.
Egun batean bola galdu eta neskatoa ondoezik jartzen da. Medikoak ez daki zer gertatzen zaion eta ezin du sendatu. Yumma bat-batean gogoratzen da bola galdu duela eta bila hasiko da.
Urmargoz egindako marrazkiak. Batez ere beltza eta urdina dira nagusi, haurraren soineko gorria, eta bi bolen horiak nabarmentzen direla. Ilustrazioak 2 orrialdekoak dira, eta testua barruan gelditzen da.
Xabier Etxanizen kritika Argian