Izenburua: Yasuke
Idazlea: Antton Irusta
Ilustratzailea: Enrique Morente
Argitaletxea: Desclee
Urtea: 2009
Bilduma: Ipotxak eta erraldoiak
Orri kopurua: 661
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Japoniarrak jatorriko bost ipuinez osatutako liburua da. Liburuaren hasieran Yasuke izeneko mutil batek lehenengo pertsonan idazten du, ondoren datozen ipuinen lotura eta zergatia emateko asmoz. Horrela, Yasukek bere bizitzako hainbat xehetasun eta ohitura azaltzen dizkigu, Japoniako ohituren argazki txikia erakutsiz. Bere izena nondik datorren, bere etxeko xehetasunak, bere gustuko janariak, gurasoen lanbidea,…etab.
Sarreraren ondoren ipuinak datoz. Ipuin bakoitzaren hasieran ere, sarrera motz bat idazten du Yasukek: ipuinaren gaia aldez aurretik aurkeztuko du kasu batean, edota ipuina idazteko arrazoia zein izan den azalduko digu, etab. Ipuin motzak dira, gustagarriak eta irakurtzeko errazak.
Ilustrazio gutxi ditu, ipuin bakoitzak marrazki bana eta ipuinean kontaturiko gertakizun jakin bat islatzen dute nagusiki.