Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Xomorropoemak eta beste piztia batzuk

Idazlea: Leire Bilbao Barruetabeña

Ilustratzailea: Maite Mutuberria Larrayoz

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 2016

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Umeek literaturarekin duten lehen kontaktua poesiarekin dela ahazten zaigu sarritan. Txiki txikitako kanta, aho-korapilo eta hitz asmaketekin poesia sortzen dute berez eta natural. Irakurtzen hasten direnean, ordea, ipuin narratiboak eskaintzen dizkiegu eta poesia bazter batera utzi. Horrenbestez, urteekin poesiara hurbiltzen direnean arrotza egiten zaie, zaila eta konplikatua. Katebegia hautsi ez dadin, eta era natural batean poesia lantzen jarrai dezaten asmoarekin sortu dira liburu hauek. Poesiak irudi berriak asmatzeko balio duelako, umeen irudimenari mugarik jarri gabe. Poesiak hizkuntza garatzeko eta berritzeko balio duelako. Erritmoa eta errima lantzeko ere baliagarriak dira poemak. Begietatik ez ezik, belarritik irakurtzen ikasi eta kantuetara hurbilpen bat erraztuz.


Prentsako aipamenak:

Xabier Etxanizen kritika Argian


Xomorropoemak eta beste piztia batzuk