Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Xola eta Ameriketako izeba

Idazlea: Bernardo Atxaga

Ilustratzailea: Mikel Valverde Tejedor

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2011

Bilduma: Holaxe bizi da Xola

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Laugarren abentura honetan Xola askatasuna aldarrikatzen ikusiko dugu. Argi eta garbi utziko dio Grogo jaunari berari inoren aurrean azalpenik eman behar izan gabe, “gogoak ematen diona” egitea gustatzen zaiola. Bere askatasunaren aldeko aldarrikapena, ordea, mututu egingo zaio Ameriketako izeba bisitan datorrenean. Emakume honek ohitura desberdinak erakusten ditu, Xola asaldatzeko moduko jarrerak. Honen aurrean txakurtxoa arauak eta errespetua aldarrikatzen hasiko da.

Aurreko abenturekin alderatuta pertsonaiaren barne gatazketan gehiago zentratzen da narrazioa.

Valverderen lanari dagokionez, esan, ilustrazioa aurreko hiruen bidetik joan dela oraingoan ere. Xola oso adierazkorra da, begien eta (bigarren) ahoaren keinuei esker bereziki, esandakoari ñabardurak azpimarratzen dizkio eta irakurleari fokua ez galtzen laguntzen dio.


Xola eta Ameriketako izeba