Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Xerezade

Idazlea: Seve Calleja Pérez

Itzultzailea: Antton Olano

Argitaletxea: Desclee

Urtea: 2004

Bilduma: Ipotxak eta erraldoiak

Orri kopurua: 68


Laburpena:
Sortaldeko ipuin bildumarik handiena Mila gau eta bat gehiago izenekoa da. Ipuin asko eta askotarikoek osatzen dute bilduma, kontalari irudimentsu batek jakinduria handiz batzuk besteekin korapilatuak. Xerezade izeneko emakume gazte bat da kontalaria, Bagdadeko sultanaren bisirraren alaba bera. Sultanak, asperturik, neska gazte bat deitzen du bere gelara gauero, poz pixka bat eman eta bizitza alai diezaion. Baina goizean, aurreko gauean bezain asperturik jaikitzen denez, hil egiten du. Eta horrela, gauero-gauero. Bere txanda heltzean, Xerezade ipuin bat kontatzen hasiko da, baina egunsentia heltzean kontaketari utziko dio, ipuina bukatu gabe utzita. Hurrengo gauean, ipuina bukatu eta beste bat hasiko du, aurrekoarekin lotuta. Eta horrela, gauero-gauero. Sultana ipuinak entzuteko irrikaz dagoen bitartean, Xerezadek bizirik jarraituko du. Guk, orain, Mila gau eta bat gehiago bilduma osoaren lagin txiki-txiki bat eskaintzen dizuegu hemen.


Xerezade