Izenburua:
Xaguxarrarena
Idazlea:
Jokin Mitxelena
Ilustratzailea:
Jokin Mitxelena
Argitaletxea:
Aizkorri
Urtea:
2002
Bilduma:
Mendi Sorgindua
Orri kopurua:
36
Laburpena:
Isabela eta Jenobeba Xaguxarrarena ipuineko pertsonaia nagusiak dira. Bi xaguxar hauek ahizpak dira eta amarekin bizi dira etxetxo batean. Amak, garaia iritsi dela eta, xaguxarrek nola lo egin behar duten irakatsi nahi die, oraindik ez baitute ikasi. Lo egiteko modu hau, xaguxarrentzat berezkoa denez, oso beharrezkotzat jotzen du amak. Hau dela eta, hainbat azalpen emango dizkie bere bi alabei, praktikoki nola lo egin behar duten azalduz. Bi alabak amak esandakoa egiten saiatuko dira baina ateratzen ez zaienez, berehala haserretu egingo dira eta bertan behera utziko dute ahalegina, etxetik alde eginez. Nora ezean, hegan, oso urrutira joango dira inolako norabide zehatzik gabe. Nekearen nekez, arbola baten azpian lo egitea bururatuko zaie baina zuhaizpe horretan igel, dortoka eta arrabioz beteriko zingira topatuko dute eta orduan bai, amaren aholkuak aintzakotzat hartzea beste erremediorik ez dute izango.
Prentsako aipamenak:
- Xabier Etxaniz Erle, Behinola aldizkaria 7.zenbakia, 2002ko azaroa Nola ikasi zuten hankaz gora egiten Jokin Mitxelena ilustratzaile
ezaguna dugu liburu honen egilea. Guk dakigula idatzi eta ilustratu duen lehen liburua.Bertan,haur txikientzako liburuetako ezaugarri ohikoenak biltzen dira;testu gutxi, narrazio sinplea eta bertotan eta irudiaren indarra testuarekin bat mezua irakurle/ikuslearengana helarazteko.
Oraingoan,xaguxar neskato biren istorioa kontatzen digu egileak. Isabela eta Jenobeba xaguxarren istorioa.«Neskek falta bat zuten, amak nahi ez zuena:zuzen lo hartu ezin,beste denek bezala.» horra hor neska hauen akatsa eta liburuan zehar konpontzen joango dena.Xaguxar ama saituko da bere
alabei erakusten nola egin behar den lo,hauek,ordea,buruko kolpe ugari jaso baina ezin ikasi egon ondoren etxetik joango dira. Zingira batean,berriz,nekaturik eta zutik lo egin ezinik ikasiko dute buruz behera –behar den bezala – lo egiten.
Istorio sinplea da,arin irakurtzen dena eta oso modu egokian ilustratua.Irudi biziak,koloretsuak, adierazkorrak ditugu orrietan zehar,baina testuaren kalitatea –lehenago aipaturiko zitan ikus daitekeen bezala – ez dator bat irudiarenarekin;errima ez da oso egokia eta alde horretatik desoreka bat dugu liburuan.Herren dabilen liburua izanda ere,oso liburu interesgarria da,haur albumetako klasikoen usaina duen testu berria.