Izenburua: Usoa, hegan etorritako neskatoa
Idazlea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro
Ilustratzailea: Asun Balzola
Argitaletxea: Erein
Urtea: 1999
Bilduma: Siberia treneko ipuinak
Orri kopurua: 32
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Kukua, Afrikatik etortzen den hegazti migratzaile baten izena da.
Kasai, Afrikatik etorri zen neskatila maitagarri baten izena da.
Kukuaren antzera, Kasai hegan etorri zen. Afrikatik hegazkin batean bidali zuten. Horrexegatik hemen denek Usoa esaten diote, hegan etorritako neskatoa.
Eta aurtengo udaberrian ere kukua Afrikatik etorri da: ku-ku, ku-ku! Txanponak sakeletan, haur guztiak pozaren pozez dabiltza. Baina Usoa serio jarri da, eta urduri, eta kopetilun...