Izenburua:
Urtegijauna
Idazlea:
Aingeru Epaltza Ruiz de Alda
Ilustratzailea:
Asisko Urmeneta
Argitaletxea:
Pamiela
Urtea:
2002
Bilduma:
tamaina ttikia
Orri kopurua:
160
Laburpena:
Mikeltxo atsekabeturik dago. Mendialdeko udaleku batera joan behar du bi aste pasatzera, Ibai lagun bakarrarekin batean. Hasiera batean egonaldi aspergarri eta desatsegina ematen duena, ordea, sekulako abentura bihurtuko da, Maddalen eta, batez ere, Teodoro ezagutzen dituenean. Zer misterio gordetzen du Ezkerretako urtegiak? <I>Sorginkerien liburua</I> eta <I>Baloika</I> lehenagoko nobelen ildotik, lagun eta etsai zahar eta berriak agertuko dira liburu honetan, Miguel Corella politikari ustela buru dela.
Prentsako aipamenak:
- Asun Agiriano, Behinola 10. zenbakia, 2004ko ekaina Aingeru Epaltzak bere Urtegi jauna honekin aurreko urteetan idatzi zituen
Sorginkeria liburua eta
Baloika liburuekin abenturazko gaia sendotzera doa. Protagonistak berdinak izanik, istorioak oraingo honetan pisua hartu du eta ez soilik orrialdeei begiratuta. Liburuak erritmo bizia du, udako oporretako aproposa den erritmo bizia, eta lodikotea bada ere, gertatzen diren ekintzak bata bestearen atzean datozelako. Hasierako kapitulua mundiala da, Mikeltxo abandonaturik sentitzen da, udalekuetara doa autobusean eta haserre dago bere patuarekin. Horrela ba, gertaerak eta mutikoaren sentimenduak tartekatzen dira, azkenengo hauek eskutitzen bitartez jakingo ditugu eta gainera gutunak idazterakoan, erabiltzen duen tonu tremendista horrek barregarri bihurtzen da. Aurretik idatzi dituen beste liburuaren erreferentziak daude baina ez dira oztopo honen aria ondo jarraitzen baita.
Hizkuntzari begiratuta, nafarreraz dauden hainbat hitz aurkitzen ditugu baina horrek ez du irakurketa zailtzen, ordea, aberastu egiten gaitu. Bestalde, tradizioa eta egungo giroa ondo isladatzen da; agian, onak eta txarrak bereizterakoan, idazleak errazkeriari jotzen du, gaizkileak nabarmenegi azaltzen baitira. Baina horixe da, hain zuzen, abenturazko liburuen osagarri nagusia.
Marrazkiak istoria bezala biziak dira, Asisko eta Marko bikotearen estilo bereziarekin.