Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Urtegi misteriotsua

Idazlea: Aitor Arana Luzuriaga

Ilustratzailea: Alberto Campos

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2009

Bilduma: Gaztetxo!

Orri kopurua: 79

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Abenturazko liburu bat da. Intriga, misterio, fantasia tonua erabiltzen da Ikerrek une latz bat bizi duen tartea hasieratik bukatu arte kontatzeko. Testua arina da, gertakizun asko daude eta erraz irakurtzen da. Mikelek arazoak ditu helduekin, batez ere bere gurasoekin. Berak dioenez ez diote ezer sinesten eta.

Mikelek 12 urte ditu eta hiru hilabete lehenago, etxetik gertu dagoen urtegi batean bere anaia bikiarekin bainatzen ari zirela istripu bat izan zuten. Ikerrek, Mikelen anaiak, zaintiratu bat izan zuen eta urtegian ito zen. Istripua izan zuten egunetik Mikelek behin eta berriro errepikatzen du, Troski bere zakurra Iker dela eta berarekin hitz egiterik baduela. Gurasoek arras kezkaturik psikiatrarengana bidaltzen dute, eta harrezkero beraien arteko harremana ikaragarri gaiztotukoa. Gauzak zeharo aldatuko dira Mikelen gurasoak, udalaren eskaera bati erantzunez, zahar etxean bizi den agure bat etxera eramatea erabakitzen duten unetik aurrera. Agureak 65 urte ditu eta Paxku deitzen da. Gizon xelebrea azken hau, gaztetan altxor bilatzailea izandakoa. Paxkuk lasaitasunez hartuko ditu Mikelen “berezitasunak” eta beraien artean harreman berezia sortuko da.

Istorioaren zehar zuri-beltzezko marrazkiak daude. Irudiak testuak kontatzen dutenaren adierazgarri dira. Nahiz eta sinpleak izan, nahiko adierazkorrak dira eta istorioan azaltzen diren pertsonaia garrantzitsuen momentu esanguratsuak ilustratzen dituzte.


Urtegi misteriotsua