Izenburua: Urruneko motorrak mila zaldi
Idazlea: Joan Mari Irigoien
Ilustratzailea: Antton Olariaga Aranburu
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012
Bilduma: Xaguxar; 189
Orri kopurua: 120
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Poema-liburua da, eta hainbat eta hainbat olerki, aho-korapilo eta hitz-joko biltzen ditu; poema gehienak izenbururik gabe datoz, luzera ezberdinekoak dira eta askotan bertso libreak dira nagusi. Umorea, alaitasuna, aldarte ona, erritmoa eta musika dira nagusi poesietan.
Bilduma honetan, gaur egungo zenbait gai hartu dira aitzakiatzat –gaztetxoen unibertsoan daudenak gehienak– hizkuntzarekin jolas egin eta poema osatzeko: telefonia eta mugikorrak, automobilak, motorrak, bizikleta, jokoak –xakea, partxisa, sudokuak…–, gaua/eguna, maitasuna, adiskidetasuna, hiriburuak –Bilbo, Rabat…–
Liburua ilustrazioekin osatu dira, eta, han-hemen, testuari konpainia ona egiten zenbait marrazki dago; ilustrazio iradokitzaileak dira, koloretan.
Imanol Merceroren kritika Berrian