Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Urrezko orrazia

Idazlea: Arostegi, Gaizka

Ilustratzailea: Eider Eibar Zugazabeitia

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2012

Bilduma: Xaguxar; 191

Orri kopurua: 173

Adina: 10tik gora


Laburpena:

2012ko Mikel Zarate Saria. 31 atal laburrez eta pastel-koloreko 20 irudi erakargarriz osatutako liburua. Bukaera zoriontsua duen eleberri fantastikoa da, pertsonaia arruntak euskal mitologiako pertsonaiekin nahasten dituena.


Pertsonaia nagusia Ainhoa da, hiriko neskato gazte bat; hala ere, oso ausarta da, gauez basoan ibiltzeko inolako oztoporik ez du-eta. Gurasoei buruzko informazio handirik ez du ematen, gaur egungo bikote baten ezaugarriak dituzte. Ez du sakontzen ezaugarri psikologikoetan. Bestalde, Ur izeneko lamia bat, Mari, Torto, ipotxak... ere badira.


Narrazioak erritmo nahiko lasaia du, baina 25. ataletik aurrera gauza asko eta oso azkar gertatzen dira, erritmo bizi-bizia hartzen du. Baserria izango da narrazioaren abiapuntua eta jomuga; hasieran, baserrira iritsiko dira lehen aldiz eta hura “ezagutuko” dute, eta bukaeran, etorkizunean baserriarekin zer egingo duten erabakiko dute.


Argumentua: Udazkeneko egun batean, Anton, Julia eta Ainhoa haien arbasoena izandako baserri batera joango dira astebete pasatzera. Sekula ez dira izan baserri horretan. Bertan, Ainhoaren antz handia zuen arbaso baten argazkia aurkituko dute. Ainhoari laguntza eskatzen diola irudituko zaio. Basora joango da eta han izaki mitologikoak aurkituko ditu. Hauetako batzuei laguntzeko, beste batzuei aurre egin beharko die.


Prentsako aipamenak:

Xabier Etxanizen kritika Garan


Urrezko orrazia