Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Urrezko giltza

Idazlea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2016

Orri kopurua: 163

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Ipuin-, poema- eta abesti-bilduma da, ipuin itxurako hari narratibo batean txertatuta.

Tradiziozko testu eta kanta sorta zabal bat eskaintzen zaigu, sorkuntza berriagoak diren ale batzuk tartekatuta ere, Familiaren eta adiskidetasunaren testuinguruan irakurri eta entzunez gozatzeko eta aberasteko.

Guztira 23 ipuin, 25 kanta, eta 25 formula-poema batu dira negua, udaberria, uda eta udazkena izeneko ataletan.

Hari nagusia aitona Tomasek, haren zakur Barrabasek, Txiko astoak eta hiru bilobak osatzen dute: Katalin, Nikolas eta Malen. Ilobak aitonarekin igarotzen duten hainbat unetan, bizitakoak kontatzen dira ipuinetan; aitonak abestiak eta poesiak txertatzen ditu kontakizunetan.

Ilustrazioak ederki laguntzen diote idatzizko istorioari.


Prentsako aipamenak:

Xabier Etxanizen kritika Argian


Urrezko giltza