Izenburua: Ur eta lur
Idazlea: Yolanda Larreategui Duralde
Ilustratzailea: Eider Eibar Zugazabeitia
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2021
Bilduma: Auskalo
Orri kopurua: 46
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Narrazio laburra da, laguntasuna eta ametsak betetzea dira gai nagusiak. Tonu umoretsua du, baina baita malenkoniatsua ere. Animalia humanizatuak eta pertsona errealak agertzen dira.
Lur apoak urmael baten irudia esekita dauka gelako horman, eta esnatzerakoan hari begira geratzen da; bere ametsa da urmael horretara joatea. Egun batez, urmaelaren bila abiatzen da. Bidean ekaitzak harrapatzen du eta ur korronteak Ur izeneko igel baten bizilekuraino eramaten du. Igelak bere bizitokia erakusten dio, eta apoa konturatzen da bere posterreko urmaelaren antza handia duela, baina Lurrek azaltzen dio urmael hori ez dela benetakoa, baizik eta urmael zaharraren gainean Hirakoshi jaunak eraikitako urmael artifizial berria. Izan ere, Hirakoshi jauna ez da aspaldian etxetik ateratzen, triste baitago emaztea hil zenetik, eta emaztearen margolanak biltzen dituen albumari begira pasatzen du eguna. Halako batean Ur konturatzen da Lurrek ekarritako horma-irudia Hirakoshi jaunaren emazteak margotu zuela, eta horixe dela albumean falta den irudia. Hala, horma irudia itzultzen diote Hirakoshi jaunari eta, esker onez, Hirakoshi jaunak urmael natural zaharra berregin dezaten agintzen die langileei.
Ilustrazioek tradiziozko japoniar irudien estetika imitatzen dute, kolore suabeak eta trazu finak dira nagusi.
Imanol Merceroren kritika Berrian