Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ulises

Idazlea: Homero, Juan Kruz Igerabideren bertsioa

Ilustratzailea: Alvaro García Lema

Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide Sarasola

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2001

Bilduma: Gure Klasikoak

Orri kopurua: 192


Laburpena:

Troiako hiri handia errautsetan geratu zen, akaiarren Zaldi erraldoiaren hankapean errendituta. Troiako harresien gainetik suntsiduraren azken suak artean itzali gabe zirela, Ulises, beste hamabi ontzirekin batera, Itakako bidean jarri zen. Baina ekaitz izugarri batek etxerako bidetik urrundu zuen Ulises, eta itsasoko ur eta lur gupidagabe bezain arrotzetan ostatu hartzera kondenatu. Paisaia horretan, gizakion edo mundutarron mugaz harantzago ordurako, gertatzen dira Ulisesen abentura paregabeak: Kalipso eta Zirtze erdi-jainkotiar eta emakume liluragarriena, Polifemo begibakarraren eta lestrigoniarren pareko munstro haragijale beldurgarriak, itsas-lamien kanta xoragarria edo hildako itzalen erresumako (Hades) joan-etorria. Grekoen kasuan bezala, gure irudimen munduan ere, leku berezia dute Peneloperen irrikitan afanatu ziren ezkongaiek, hogei urte igaro arren bere nagusia usnatu ondoren Heriok betiko eraman zuen Argos txakurra, Telemako ausart, baina artean gaztearen, nahi eta ezinak, Ulisesen mendeku errukigabea... Abenturaren erresuman gaude bete-betean. Narrazio petoaren gailurra da liburu hau. Ulisesen aspaldiko ibilera haiek mendez mende hutsik egin gabe hunkitu dituzte entzule eta irakurleak. Mendebaldeak eman duen abenturazko eleberririk zoragarriena da.


Prentsako aipamenak:


- Javier Rojo, 2000ko abenduaren 6a Zahar eleberrituak

- Manu Lopez Gaseni, Behinola 5 aldizkaria


Ulises