Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Txomin ipurdi

Idazlea: Joxe Arratibel - Patxi Zubizarreta

Ilustratzailea: Antton Olariaga Aranburu

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2001

Bilduma: Urrezko Giltza

Orri kopurua: 32

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Artean irakurtzen ez dakiten umeek guraso edo pertsona heldu baten laguntza izango dute. Ikaste bidean dauden umeentzako, eta ikasi ondorengo lehen urrats eta nekeetan ari diren umeentzako da sail hau: batzuk irakurtzearen helburutik gertuago, beste batzuk urrunxeago, baina denak ari dira ahalegin berean, urratsen arteko aldea besterik ez da berena. Egia esan, adin horietan, ilustrazioa da idatzia bera baino inportanteagoa. Ipuinaren alderdi erakargarriena ilustrazioen dotorezian dago. Baina, kontuz gero, ez baitago ipuin erkargarririk istori ederrik gabe; eta, jakina, istorio eder horretan irakurri behar dute. Hori da sailaren helburua: modu atsegin eta erakargarri batean haurren irakurmena hobetzea.
 


Prentsako aipamenak:


- Mondragon Unibertsitateak argitaratua Ipuin klasikoa da José Arratibelek eta Patxi Zubizarretak modu atseginean moldatutakoa. Bai kontatzeko, bai irakurtzeko, liburu bikaina da.
Aipagarriena alderdi estetikoa da, oso ondo zaindua baitago. Ilustrazio ikusgarriak, kolorez beterikoak. Ipuinaren alderdi erakargarriena ilustrazioen dotorezian datza. Hala ere, ezin da ahaztu ipuina modu atsegin eta erakargarrian idatzirik dagoela. Egitura erabat kateatua, errepikapenetan oinarritua, haur txikiek hain gustagarri dituzten efektuak bilatzen.

- Behinola aldizkaria 7.zenbakia, 2002ko azaroa Txomin Ipurdi,gure klasiko bat orain ilustratua

Bere garaian Arratibelen Kontu Zarrak liburuak iraultza txiki bat ekarri zuen gurera haurrentzako ipuingintzan.Garai hartan (80an)
liburu dendetan Azkueren Euskalerriaren Yakintza eta Barandiaranen El mundo en la mente popular
vasca
liburuez gainera gauza gutxi aurkitzen ahal baitzen ipuingintzari buruz.Beranduago etorri dira Cerquand-en Ipuin eta kontakizunak (82an)edo Maddi Aristiaren Amattoren uzta (hau ere 82an)eta Westerren Ipuinak (92an),klasiko batzuk bakarrik aipatzeagatik. Lehengo «La Gran enciclopedia vasca »k argitaratu zuen Kontu Zarrak liburua berritu eta Kontu Zaharrak izatera pasatu ziren,orain Erein argitaletxearen eskutik.Izena berritzearekin batera liburua franko hobetu zen:M.A.Eleustondok Arratibel berari egindako elkarrizketa gaineratu zuten eta Antton Olariagak tartekatu zituen ipuin horien gainean orri osoko marrazki ederrak.

Hirugarren moldaketa orain dela urte bat-edo etorri da.Ereinek berreskuratu ditu Kontu Zaharrak liburu horretatik hainbat istorio baina orain lehen irakurleendako Urrezko giltza izeneko bilduman. Hiru urtetik sei-zazpi urte bitartekoentzako liburu hauek albumen ezaugarriak dituzte:tapa gogorra, testu laburrak eta tamaina handiko ilustrazioak.Aukeraketa ez da nolanahikoa izan,Arratibelen liburu horretatik hiru plazaratu dituzte orain artean:Etsai zaharra eta mendiko lehoia ,Sorgina eta emakume eder bat eta komentatu behar dugun Txomin Ipurdi hau.

«Behin baziren Txomin Ipurdi eta haren ama.Pobreak ziren eta egun batez Txomin Ipurdik amari esan zion:Erregearen jauregira joanen naiz laguntza eskatzera ».Horrela hasten da ipuina, eta hortik aurrera ipuin klasikoen egitura mantenduko du istorioak:Txomini bidera aterako zaizkio azeri bat eta otso bat.Azkenik erreka tartekatuko da Txomin eta jauregiaren artean. Horiei guztiei gauza bera esanen die:Sar hadi nire ipurdian!!.Jauregian Erregek probak pasaraziko dizkio Txomini eta guztietatik onean aterako da,bukaera zoriontsua izan arte.Ipuina lehengo aldiz irakurri nuenean harritu egin ninduen,gehienbat ostalariak hartzeko modu berezi horretaz.Beranduago jakin dut hainbat tokitan
antzeko ipuinak badirela.Hala nola horren adibide bat badugu Kalandraka argitaletxeak euskaraz plazaratutako Oilasko luma txatxua ipuina,ipurdi kontu hori gora behera.

Kontaera ederra eta istorioak harrapatzen zaituen horietakoa da, dudarik gabe,ipuin tradizionalek duten egitura errepikakorraren ispilu.Ilustrazioak eta testua ederki uztartu dira album honetan:Patxi Zubizarretak egin du Arratibelen
ipuinaren moldaketa eta Antton Olariagak ilustratu du ipuina.Patxik,ohi duen moduan,egoki lortu du istorioaren erritmoa eta edertasuna mantentzea liburu mota hauek eskatzen duten moduan: testu gutxirekin,alegia.Azkenik, aipatu behar da irudiek indar berezia ematen diotela istorioari: orrialde bikoitzeko marrazkiek,pertsonaia espresionistek – lehen orrialdeko irudiak Van Gogh-en kuadroak oroitarazten ditu-,kolore biziek eta akuarelaren gainean errotuladorez egindako trazu sendoek erakusten digute azken urteotako Antton Olariagaren estilo propio eta heldua,euskal ilustrazioaren egoera onaren seinale.

Laburbilduz,liburuak betetzen ditu adin txikiko -eta ez hain txikiko-irakurle /ikusleak asetzeko baldintza guztiak:istorio interesgarria, erritmo bizia,ilustrazio ederrak...produktu ezin hobea dugu Ereinek plazaratutako Txomin Ipurdi hau.


Txomin ipurdi