Izenburua: Txokolatezkoa izan nahi nuke
Idazlea: Alaine Agirre
Ilustratzailea: Leire Salaberria Urdanpilleta
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2016
Bilduma: Xaguxar, 8
Orri kopurua: 60
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Nobelatxo errealista bat da. Hertsiki hartuta adopzioari buruz hitz egiten duela esan liteke, baina era zabalago batean ulertuta familia eta anai-arreben arteko harremana eta maitasuna dira gaiak. Tonua mikatza da hasieran, gozoa bukaeran.
Protagonista Mikel izeneko mutil bat da. Bere gurasoek haur beltz bat adoptatzea erabakitzen dute. Guk istorioa Mikelen ikuspegitik ikusiko dugu: Hasieran sentitzen duen bakardadea, eta azkenean sentitzen duen onarpena.
Bere arrebaren azalaren kolorea txokolatearekin lotzen du. Momentu batean bere arrebari dion zeloengatik txokolate beltz tableta osoa jaten du, tripako mina egin arte. Gurasoekin hitz egin ondoren konturatzen da arrebaren egoera zein den, umezurtza dela eta asko sufritu duela. Horregatik arrebari laguntzea erabakitzen du. Eskolako lehenengo egunean berarekin joango da, eta babestu egingo du.
Ilustrazioak kolore argiekin egin dira, begi handiko irudi maitekorrekin; ondo islatzen dituzte gaur eguneko familiak eta etxeak.