Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Txokolatezko arrainak

Idazlea: Karlos Santisteban Zimarro

Ilustratzailea: Leire Salaberria Urdanpilleta

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2016

Bilduma: Txirrista, 5.

Orri kopurua: 23

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Ipuin labur honetan irudimenari eta sormenari buruz hitz egiten da.

Beñatek ez daki zer marraztu eskolan, andereñoak marrazki bat egiteko eskatzen dienean. Erabat blokeaturik dagoela ikustean, andereñoak zizaretxo urdin bat egiten du Beñaten paperean eta, bertatik abiatuta, istorio bat asmatzera animatzen du. Beñatek arrainez betetako itsasoa egingo du eta, pixkanaka, gero eta irudi gehiago marraztuz haur pila egingo ditu bukaeran txokolatezko arrainez betetako itsaso fantastiko batean.

Haurrek lan baten aurrean izan ditzaketen arazoak gainditzeko irudimena eta agian bultzada txiki bat beharrezkoa dela adierazten du istorioak.

Lehen irakurleentzako pentsaturik, liburua hitz handiko esaldi laburrak ditu alde batean eta testuarekin loturiko ilustrazio koloretsu eta handiak bestean.


Txokolatezko arrainak