Izenburua: Txoko txiki txukuna
Idazlea: Joxan Ormazabal Berasategi
Ilustratzailea: Elena Odriozola Belįstegui
Argitaletxea: Elkarlanean
Urtea: 1998
Bilduma: Xaguxar
Orri kopurua: 124
Laburpena:
Txoko txiki txukun hau haurrentzat dago prestatua. Barrura sartzen denak oso ongi pasatuko du ziur aski. Ez ditu ipuinak bakarrik aurkituko, beste pieza laburrago batzuk ere bai, eta marrazkiak, marrazki zoragarriak! Hau irudimenaren tailerra da, hitzen eta marrazkien erakustokia. Atea irekita daukazu, sartzeko bezala irteteko.
- Kukuluma, 199ko ekaina. 5-6. zkia Txoko txiki txukuna deritzon liburua txoko bat da, txoko foniko bat, txoko jostagarri bat. Bertan gauza ezberdinak entzun edota irakur daitezke: ipuin laburrak, poemak, barre-hiztegia eta igarkizunak. Liburu honek badu antzik Joxan Ormazabalek lehendik ateratako beste liburu batekin: Hitzak jostailurekin, hain zuzen. Liburu honetan, liburu hartan bezalaxe, hitzak jostailu izaten jarraitzen baitu, barre-hiztegi irrigarria edota hitzekin jolasteko antzeko beste formula batzuk erabiltzen dituen heinean. Baina badago alderik: liburu honetan, hitzekin jolastuz gainera beste pausu bat ematen da, hots, hitzekin irudiak sortzen dira, irudi berriak estreinatu. Hori ez al da, justu, poesiaren zeregin nagusienetako bat? Horregatik, liburuaren txokoan jostailuak ezezik poema biribilak ere aurki ditzakegu; baita, ipuin esanguratsuak eta asko landutako igarkizun zoragarriak ere.
Lan txukuna, beraz, Joxantoniok egindakoa, haurrengana zuzen iritsiko dena dudarik gabe.
Elena Odriozolaren marrazki finak ere aipatzekoak dira.