Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Tximeletak hondartzan

Idazlea: Maixa Zugasti

Ilustratzailea: Aitziber Alonso Pikabea

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2019

Bilduma: Auskalo

Orri kopurua: 78

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Narrazio sozial honen ardatza etorkinen integrazioa da, haur eta gaztetxoen ikuspegitik bideratu nahi den kontakizun batekin. Tonua positiboa da, eta protagonisten laguntasun harremana naturala eta alaia. Bizipoza oztopo guztiei nola gailentzen zaien erakusten zaigu.

Bi mundu ezberdinetatik datozen neskak dira protagonistak, Adela eta Ane. Bi errealitate. Bertan jaioak eta etorkinak. Bizi egoera desberdinak. Guztia janzteko hainbat gai ukitzen ditu liburuak: faltan dagoen aita, familia, adiskidetasuna....

Udan, Zarautzen, 5 egunez, elkarren lagunak egin ondoren, bi neskatilek bizi duten egunerokotasunaren istorioa. Ane, amonarekin ari da oporrak pasatzen Zarautzeko argazki-museoan. Adela, aldiz, amarekin joan da Zarautzera, amak udatiar batzuentzako lan egiten baitu, eta hondartzan ezagutuko dute elkar bi neskek.

Liburua 5 kapitulutan antolatuta dago: astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna eta ostirala. Bertan, neskatilen harremana indartu bitartean, haien familien eta bizitzaren inguruko hainbat datu ezagutzen joango gara: Aneren amona margolaria da eta aitona, argazkilaria, Alemanian dagoena espioien kamerak bilatzen. Adelaren ama haurdun etorri zen Kolonbiatik Euskal Herrira duela 8 urte, eta aita, arrantzalea, sorterrian geratu zen. Biak bakarrik daude, eta beste familia batekin partekatzen duten etxean bizi dira, Oiartzunen.

Tarteka orrialde osoko ilustrazioak daude, kontakizunaren hainbat une argazkiak balira bezala erakusten.


Tximeletak hondartzan