Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Tximeleta-belarriak

Idazlea: Luisa Aguilar

Ilustratzailea: André Neves

Itzultzailea: Fernando Rey Escalera

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2018

Orri kopurua: 28

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek gainontzekoek esaten dizkiguten gauza itsusiez eta isekez “paso” egiten irakasten digu modu irudimentsuan.

Maddiren gelakideek beti dute zerbait itsusia edo desatsegina berari esateko: belarri handia dela, bere ilea espartzua bezain latza dela, galtzerdi zulatuak eta zapata zaharrak dituela, liburu erabiliak irakurtzen dituela,…

Hasieran, Maddi kezkatu egiten da entzuten dituen gauzekin, baina amak lasaitu egiten du esanez berak tximeleta belarriak dituela, gauza itsusiak mila kolorez margotzen dituzten belarri bereziak. Eta hori jakinda, entzuten dituen isekei aurre egitea lortzen du.

Ilustrazioetan kolore biziak nagusitzen dira, eta estilo desberdinak uztartzen, collagearen bidez. Testuak dioenari bizitasuna eta indarra ematen diote.


Tximeleta-belarriak