Izenburua: Txan fantasma
Idazlea: Mariasun Landa Etxebeste
Ilustratzailea: Jon Zabaleta
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2011
Bilduma: Klis-Klasikoak
Orri kopurua: 63
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Euskal haur literaturaren mugarri gertatu da liburu hau. Idazkera garden eta irakurketa erraz baten jantziarekin, ilustrazio jostari eta herabearekin, Mariasun Landak haurren munduaren deskribaketa ezohikoa eskaintzen digu bertan. Gutxitan ez bezala haurrek arazoak eduki ditzaketela –badituztela-- esaten zaigu, dramatismorik gabe, egoera behartu gabe, baina errealismo dosi nahikoarekin irakurleak jakin dezan zertaz ari den. Hala, bakardadea eta kariño falta sofritzen dituen haur bat ezagutzeko aukera dugu, Karmentxu, Txan Fantasmaren lagun bakarra.
Imanol Merceroren kritika Berrian