Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Txakur berde baten istorioa

Idazlea: Seve Calleja Pérez

Ilustratzailea: Juan Carlos Egillor

Argitaletxea: Aizkorri

Urtea: 2002

Bilduma: Mendi sorgindua

Orri kopurua: 48


Laburpena:
Lehen Marta pozik bizi zen gurasoekin eta Max txakurrarekin hiritik kanpoko etxe batean. Amak hirian lan egiten zuen eta aitak, tronpeta jotzeaz gain, etxeko lanen ardura zuen. Baina hazi eta eskolan hasi zen eta gurasoen harremanak okerrera egin zuen. Gurasoek elkarri arduragabekeria egozten zioten eta Martak, hau saihestearren, beregain hartzen zituen ardura horiek: etxeko lanak egin, Max zaindu, gurasoak laudoriotu,... Egun Martak bi arazo ditu: aita eta ama. Bi Marta izatera behartua dago; astegunetan aitaren Marta da eta lorategiko Toto, harrizko ipotxa du lagun. Asteburuetan aldiz, amaren Tamar da eta Puppy, lehen Max zena, du lagun. Martaren ilusioa gurasoak berriro elkarrekin ikustea da eta hau lortu nahian buruari buelta asko emango dizkio. Marta bere adineko lagunentzat neska bitxia izango da.<BR>
Liburu honek gurasoen banaketa baten ondoren seme-alabek izan dezaketen egoera islatzen du. Kasu honetan, Marta bere gurasoak noiz elkartuko diren ilusioarekin biziko da eta irudimenak errealitateari lekua hartuko dio. Bere adinerako arruntak ez diren ardurak hartzeaz gain, bere adin berekoen ohituretatik urrunduko da. Egun, hain entzuna den gurasoen banaketen prozesu eta egoera ezberdinak entzuten dira eta istorio honek, bizi daitezkeen hamaika egoeratako adibide bat kontatzen digu.


Txakur berde baten istorioa