Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Tristura

Idazlea: Joseba Sarrionandia

Ilustratzailea: Karmele Gorroņo eta Irene Irureta Irrimarra

Argitaletxea: Ikaselkar

Urtea: 2021

Bilduma: Kuku!

Orri kopurua: 40

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetan tristuratik abiatuta pozik egoteko arrazoiak eskaintzen dira. Tonu eredu emailean garatzen da kontakizuna.

Idoia triste dago eta lehenengo pertsonan hitz egiten duen lagunak Idoiari tristuratik ateratzen laguntzeko argudioak biltzen saiatuko da. Hala, orrialde bikoitzak hartuz, bera alaitzen duten egoerak azalduko zaizkigu. Amaieran, Idoiarengana iritsiko da hauek kontatzeko intentzioz eta Idoiak sorpresa emango dio, esanez, berak ere badituela pozik egoteko bere arrazoiak.

Ilustrazioak egiteko oihalak eta hariak erabili dituzte. Oihal lodiak eta testura leunekoak dira, tristura deskribatzeko tonu grisetan ageri direnak, eta gainerako orrietan kolore biziak nabarmentzen dira, eszena bakoitzean kolore batek indarra hartzen duelarik. Letrak irakurriaz istorioa jarrai daiteke, baina baita alderantziz ere ilustrazioei begiratuz.


Tristura