Izenburua: Tontolapiko
Idazlea: Pello Aņorga Lopez
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2017
Orri kopurua: 32
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honek ipuin tradizionalen teknikak erabiltzen ditu, gai gogor bati buruz modu ludiko batean heltzeko: bullyinga.
Barrea eragiteko baliabideak erabilita, eta ipuin tradizionalek alegiazko mundu fantastikoetan kokatzen gaituztelarik, beste modu batera ezinezkoa izango zen perspektiba batekin heltzen zaio gaiari. Tontolapikori barre egiten diote, behin eta berriz, lagunek. Denek barre egiten diotela ikusita, beldurtu egin behar dituela pentsatzen du. Ez zaio erraza gertatuko, baina azkenerako tontolapikok ezustekoa emango die guztiei, eta baita guri ere.
Ilustrazioak tintaz margotuta daude. Beltza nagusitzen da, eta kolore gutxi batzuk baino ez dira erabiltzen. Bizitasuna orrialdeek ematen diote batik bat, koloreetako fondoak baitituzte. Testuan ere koloreak erabiltzen dira, hitz batzuk nabarmentzeko.
Lore Agirrezabalen kritika Garan
Imanol Merceroren kritika Berrian