Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Tipi-tapa-tipi ilunabarrean

Idazlea: Miren Agur Meabe Plaza

Ilustratzailea: Eider Eibar Zugazabeitia

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2016

Orri kopurua: 40

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratu honetan aitona-amonak eta biloba artean sortzen den harremana ageri da gai nagusi bezala. Azpigaiak: umeen interesekoak direnak; gorputzaren funtzionamendua, gaixotasuna, natura, harremanak,...

Mutiko bat ametsetan ari da: ilunabarra da, eta aitonarekin paseatzen ari den bitartean, gai askotaz hitz egiten dute: zuhaitzak, aitona eta bilobaren egunerokotasunaz, arrebatxoaren gaixotasunaz, naturarekin gozatzeko aukerak... Paseoan toki asko bisitatzen dituzte: pasealekua, errepide ertza, ibai bazterra, basoa, kobazuloa, itsas labarra...

Testuan elementu literarioak errealismoarekin tartekatzen dira. “goaz paseoan, tipi-tapa-tipi ilunabarrean” errepikapenarekin olerkia agertzen da eta hainbat errekurtso lantzen: Konparazioa (aitona-zuhaitza), metaforak (eguzkia-limoizko edo marrubizko piruleta), deskribapenak (zuhaitzak)

Ilustrazioek laguntzen diote narrazioari, baina ilustrazioak ez dira ulertzen testurik gabe. Ilustrazioak ederrak dira. Collage eta difuminatua erabiltzen du ilustrazio askotan, tonu berezia emanez ipuinari, tonu lausoa eta amets giroa lortzeko.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Tipi-tapa-tipi ilunabarrean