Izenburua: Tilin-talan
Idazlea: Juan Kruz Igerabide Sarasola
Ilustratzailea: Jon Zabaleta
Argitaletxea: Elkarlanean
Urtea: 1992
Bilduma: Xaguxar
Orri kopurua: 68
Laburpena:
Bederatzi ipuin, zein baino zein politagoak, aurkituko ditu irakurleak liburu honetan. Bakoitzean pertsonaia berri bat ezagutuko du gainera: aitona Martxelon kakalarriak harrapatuta, Pikor telefono kabinan pixa egiten, Kaxko mutikoa arkumetxo baten lagun eginik, Roxe neskatila bere erbikumearekin, Maddi globoan, Estanix eta bere txoria, Auxtin Liz-ekin maitemindurik, Aitor eta barku hegalaria... Idazkeraz, estilo bizikoak, irudimentsuak eta xinple-xinpleak dira. Konplikaziorik gabeak, baina oso ondo landutakoak. Haurrek beraiek irakurtzeko bezain egokiak izan daitezke helduek haurrei irakurtzeko. Eta gauetan beren txikitxoei kontatzeko ipuinak asmatu ezinik ibiltzen diren gurasoentzat altxor zoragarria eskaintzen du liburu honek. Marrazkiak, berriz, xinpletasunaren edertasunak bihurtzen ditu erakargarri.