Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Tikili-tokolo zirkuan: beldurra

Idazlea: Mikel Valverde

Ilustratzailea: Mikel Valverde Tejedor

Argitaletxea: Ikaselkar

Urtea: 2020

Bilduma: Kuku!

Orri kopurua: 2

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Horma-irudi bikoitz honek “beldurra” emozioa lantzen lagundu nahi du.

Testurik gabeko horma-irudiak dira.

Alde batean zirkuko ikusleak irudikatu dira. Zirkuan dauden haur eta helduek emozio ezberdinak helarazten dizkiote irakurleari, aurpegien espresioek eta gorputz-espresioek haietako batzuetan beldurraren emozioarekin bat egiten dute. Beste horma-irudian, berriz, agertokia azaltzen da; bertan, zirkuetan izaten diren ikuskizunen irudikapenak azaltzen dira: trapezistak, ekilibristak, magoak, pailazoak, malabaristak, musikariak, aurkezlea, emakume-bala, su-irenslea, bihurrikaria, emakume indartsua, labana-jaurtitzailea … Ilustrazioak arrasto solte eta biziz marraztuta daude.


Tikili-tokolo zirkuan: beldurra