Izenburua: Tento eta Gabonak
Idazlea: Ricardo Alcántara
Ilustratzailea: Gusti
Itzultzailea: Iñaki Zubeldia Otegi
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2001
Bilduma: Tento
Orri kopurua: 32
Laburpena:
Tentok patinetea nahi du eta Gabonak gaine-gainean daudenez Olentzerori eskatzea bururatu zaio. Eskutitza prestatzen hasi da baina jostailuen zerrenda luze-luzea egin duenez azkenean patinetea jartzea ahaztu zaio. Gabon gaua da eta, beraz, beranduegi da beste eskutitz bat bidaltzeko. Tento oso arduratuta dago zer egin ez dakiela. Azkenean leihora joan eta mendirantz begiratuz esan zuen:
—Olentzero, ahaztu zait jartzea gehien nahi dudan jostailua patinetea dela.
Hurrengo goizean Gabon zuhaitzaren ondoan patinetea zegoen.