Izenburua: Tentelontzia
Idazlea: Ana G. Lartitegui
Ilustratzailea: Ana G. Lartitegui
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide Sarasola
Argitaletxea: A fin de Cuentos Editorial
Urtea: 2023
Orri kopurua: 36
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honek, gizakiaren tentelkeriaren inguruko satira bat egiten du. 1494an, Sebastian Brant-ek idatzitako liburu satirikoaren izenburu bera du albumak. Ilustrazioek, beste batzuen artean, Jeronimo Bosch, Brueghel edo Desprez margolanei egiten die erreferentzia.
Kontakizuna Erdi Aroan kokatzen da. Tentelen artean bizi den mutiko azkarra aspertuta dago. Tomate landare bat landatzen du pitxar batean eta ohar bat ezartzen dio, “tomateak hamahiru aletara iristean, kontatzen dituena desagertu egiten da bat-batean” dioena. Honen kontura barre egiteko asmoarekin auzokoari ate ondoan ipini zion pitxarra. Hala, tomate ontziak, bidaia harrigarri bat egiten du, eta bidaia horretan, herria modu satiriko batean aurkezten du autoreak Erdi Aroko iruditegia erabiliz. Erdi Aroko iruditegiak, jolasa, naturaltasunaren krudeltasuna, irudi eskatologikoak, giza gorputza eta animalien arteko konposaketa ezinezkoak, sineskeria, magia eta heriotzaren presentzia bezalako elementuak adierazten dira.
Liburuak tamaina handia du, ilustrazioek orrialde bikoitzak hartzen dituzte, eta orrien testurak, jatorrizko akuarela-orriak gogorarazten dute. Pertsonaien mugimendua, aldi berean ageri da ilustrazioetan. Bestalde, heroiak edo gertaera nagusiak ez dira erdigunean edo modu ikusgarrian azaltzen, Brueghelen lanetan bezala. Irakurleak ilustrazioak irakurri, eta bilatu behar ditu kontakizunaren gertaerak, pertsonaiak edota elementuak.
Liburuak gehigarri didaktikoak ditu, liburuaren amaieran eta QR bidez irakurtzekoak. Ilustrazioek erreferentzia egiten dieten margolan zein margolariei buruzko informazioa agertzen da bertan.
Xabier Etxanizen kritika Argian