Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Tenplarioen altxorra

Idazlea: Iņaki Zubeldia Otegi

Ilustratzailea: Alai Zubimendi Idarreta

Argitaletxea: Desclee

Urtea: 2017

Orri kopurua: 75

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Misteriozko nobela labur honetan altxor baten bilaketa kontatzen da. Lehenengo pertsonan idatzita dago, eta zortzi kapitulu laburretan estrukturaturik.

Narratzaile protagonistari eskuizkribu zahar bat oparituko diote. Eskuizkribu horretan tenplarioen altxor baten kokapena azaltzen da. Altxorraren bilaketa pausoz pauso agertzen da kapituluetan zehar: informazio bilaketa, ikerketa, antolakuntza, oztopoen saihestea eta, azkenean, aurkikuntza. Alabaina, behin aurkiturik, protagonistak ez du jakingo zer egin altxorrarekin. Bi amaiera (Gianni Rodariren omenez) eskaintzen ditu idazleak, nahikoa irekiak biak.

Alai Zubeldiak egindako irudiek komikigintzaren eragina dute eta narrazioan agertzen diren pasarte batzuk irudikatzera mugatzen dira.


Tenplarioen altxorra