Izenburua: Tatuaje bat daukat, eta zer?
Idazlea: Xabier Mendiguren Elizegi
Ilustratzailea: Patxi Gallego
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2008
Bilduma: Eta zer?
Orri kopurua: 31
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Beņaten etxe azpian tatuaje denda bat dago. Hor egoten da Beņat adi-adi. Tatuaje bat nahi du, amak ordea ez dio inolaz ere horrelakorik egiten uzten. Tatuaje-egileak ere istorioan parte hartuko du ordea, Beņaten amarekin bikote harreman bat hasten duenean. Familia mota asko daude Beņaten inguruan eta horietako batzuk azaltzen dira narrazioaren baitan, desberdinak izateko aukera eta eskubidea aldarrikatuz. Egingo ote du Beņatek berak nahi duen tatuajea?
Ilustrazioek testuari laguntzen diote, irudiek kontaketaren tonu umoretsua eta pertsonaien izaera eta ametsak azpimarratzen dituzten neurrian.