Izenburua:
Sorginen urrezko maindirea
Idazlea:
Joxe Arratibel
Ilustratzailea:
Jon Zabaleta
Argitaletxea:
Erein
Urtea:
1999
Bilduma:
Igelio Igela
Orri kopurua:
67
Laburpena:
Joxe Arratibel idazlea da. Jon Zabaleta marrazkilaria. Ez dute elkar ezagutzen baina Jonek esaten du gaur egun ez dagoela Joxe Arratibel bezalakorik. Joandako mundu bat kontatzen duela Arratibelek. Honek, buruan zuen ipuin putzutik kontatzen duela dio.<BR>
Idazleak askotan esan du putzua agortu zela, baina ez da egia. Beti du kontu zahar gehiago. Ogien eta arrainen miraria ematen du. Joxe Arratibelek tantaka-tantaka itsaso egin du buruan gorderik zuen ipuin putzutik eta liburu hauxe dugu adibide oraingoan: "Sorginen urrezko maindirea eta kontu zahar gehiago". Denak ere zoragarri, Jon Zabaletak bikain ilustratuak.
Prentsako aipamenak:
- Behinola 2. zenbakia 2000ko apirila Joxe Arratibel "Kontu zaharrak" euskal ipuin herrikoien bildumagatik da ezaguna. Oraingoan, liburu berri honetan, ipuin herrikoi gehiago eskaintzen dizkigu, baina ez hori bakarrik: gainera irakurleak pasadizoak, gertakizunak, esaerak eta beste aurkitu ahal izango ditu.
Ahozko estiloan eta hizkera zainduaren bitartez kontatuak, testu hauek gure gizartean oraintsu arte guztiz bizirik iraun duen baserri mundu hori kontu eta detaile handiz ilustraturik agertzen da, Jon Zabaletaren marrazkiei esker.
Beste ezeren gainetik, testu hauek ipuin eta narratzaileek ondo pasarazteko duten indarra ekartzen digute: istorio entretenigarri batzuk entzunez (edo irakurriz) gozatzeko.
- Xabier Etxaniz, CLIJ septiembre de 1999 Joxe Arratibel se dio a conocer con una excelente recopilación de cuentos populares:
Kontu zaharrak. Posteriormente, ha publicado algunos cuentos sueltos y en esta entrega nos ofrece toda una serie de textos procedentes de la literatura popular.
Sorginen urrezko maindirea (La sábana de oro de las brujas) es el título de uno de los cuentos populares que se recogen en el libro. Pero, además, junto a ellos, el lector se encontrará también con sucesos, nanas, narraciones humorísticas, etc., que nos muestra otra realidad, otra sociedad y otra manera de vivir. Las ilustraciones de Jon Zabaleta, acertadas y muy adecuadas al tono de las narraciones, junto a la frescura del lenguaje de Arratibel, hacen que nos encontremos ante una bella obra literaria, pensada tanto para los niños como para los adultos.