Izenburua: Sinbad
Ilustratzailea: Agurtzane Villate Ruiz de Gordejuela
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 1996
Bilduma: Tamaina ttikia
Laburpena:
Ali Babak eta Aladinek bezala, Sinbad marinelak ere oroitzatpen bat baino gehiago ekartzen digu gogora, haurtzaroari lotuak gehienak ere; baina liburu honetan oroitzapen horiek benetako Sinbadekin alderatzeko aukera eskaintzen zaigu. Hartara, Sinbaden bidaiari eta merkatari sena izugarria zela ikusi ahal izango dugu, eta itsasoa bezalako espazio zabalak behar izan zituela bere abenturak bizitzeko, bere ikusmina asetzeko. Eta jakin ere jakingo dugu zazpi izan zirela Sinbadek burututako bidaiak, zein baino zein erakargarriagoak, eta hauetan naufragio lazgarriak, izaki beldurgarriak eta paisaia zoragarriak agertzen direla... denak ere gure jakinmina pizteko modukoak, denak ere gure oroimenetan ongi gordetzeko modukoak.