Izenburua: Sexi-menduz
Idazlea: Fernando Morillo Grande
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2007
Bilduma: Bihotz Taupadak
Orri kopurua: 152
Adina: 14tik gora
Laburpena:
Aitor eta Unai lagunak dira. Bata, Aitor, neskatan mutil trebea den bitartean, besteak, Unaik ez du batere ligatzen, beldurra ematen dio neskengana hurbiltzeak ere; badauka neska bat begiz jota eta harekin ligatzea du helburu. Aitorrek, ligatzen trebatu zenean, eguneroko moduko bat idatzi zuen fitxa batzutan. Fitxa horietako batzuk aukeratu eta Unairi pasatuko dizkio lehenik irakurketa bidez gauzetaz ohar dadin, eta horrela Unairen irakasle bihurtzen da. Urola-Kostako taberna eta jatetxeetan elkartzen dira bi gazteak hitz egiteko eta eztabaidatzeko: alkohola, beldurrak, kondoiak, lehenengo aldia... Unaik lortuko du azkenean lasaitasunarekin neskengana hurbiltzea.
Behinola aldizkaria 17. zenbakia. Laura Sagastume