Izenburua: Sekretuen hamaika zaporeak
Idazlea: Oihane Fernández
Ilustratzailea: Ainara Azpiazu Aduriz
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2018
Bilduma: Gaztetxo!
Orri kopurua: 60
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Errealismo sozialeko testuinguru batean kokatzen den obra da, genero disforiaz tonu baikorreko istorio batean hitz egiten diguna.
Protagonista, itxuraz, neska da eta June du izena, baina mutila sentitzen da. Sentimendu horrengatik, beste izen bat aukeratu du bere buruarentzat: Luka, izen sekretua, inori ez baitio kontatu. Halere, Lukak ez du sekretu hori gehiago gorde nahi, sentitzen baitu ezin duela. Hortik aurrera, irakurriko dugu mutilen aldageletan sartzen dela, azterketa batean Luka izena jartzen duela, lagunari esaten diola, ezkontza baterako ezohiko arropa erosten duela, eta saskibaloi partiduan nola animatzen dute, hasieran June oihukatzen eta bukaeran, Luka.
Istorioan zehar, bi alderdi nabarmendu ahal dira: gurasoen eta lagun minaren babesa, eta sekretuen zaporeen inguruko metaforak. Bukaeran sekretu baten zaporerik onena zein den ezagutzen du protagonistak.
Ilustrazioak, txuri-beltzean, orri osoak hartzen dituzte, eta ia kapitulu guztietan agertzen da baten bat. Testuari laguntzen diote, eta irakurketa arindu.
Imanol Merceroren kritika Berrian