Izenburua: Sekretuak eta karameluak
Idazlea: Antton Kazabon Amigorena
Ilustratzailea: Manu Ortega
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2023
Bilduma: Matxinsalto, 64
Orri kopurua: 80
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Narrazio liburu honetan, amonaren eta bilobaren arteko harremanaz hitz egiten da.
Lur eta bere amama Klaudia etxepe berean bizi dira, eta harreman estua dute. Amamak ezti-karameluak egiten ditu, eta gaixotasun edo egoera bakoitzerako belar ezberdinen eztia erabiltzen duenez, sendatzeko balio dute. Lurrek zortzi urte ditu eta bere egunerokoan dituen gorabeherak kontatzen dizkio amamari eta honek, egoeraren arabera, kolore bateko edo besteko karameluak ematen dizkio. Lurren lagunek ere, probatuko dute amamaren erremedioa. Hala ere, bada inongo belar edo karamelua baino sendatzeko osagai indartsuagorik, maite duzun horren besarkada, hain zuzen ere.
Liburua zortzi kapitulu motzetan banatuta dago, eta lehenengo kapituluan agertzen den narrazio motz batzuk kenduta, liburu osoa, elkarrizketa moduan kontatua dago, Lur eta bere amama Klaudiaren arteko elkarrizketan.
Ilustrazioek testuak kontatzen duena errepikatzen dute.