Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Santurtziko mamuak

Idazlea: Aitor Arana Luzuriaga

Ilustratzailea: Aitziber Alonso

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2011

Bilduma: Matxinsalto

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Beldurra eta humorea konbinatzen dituen liburua. 14 kapitulutan dago sailkatuta eta kapitulu bakoitza pertsonaia desberdin batek narratzen du. Kontatzen den istorioa lineala da: idazle batek (Aranak berak) ikastetxera egindako bisitarekin hasten da, eta gertakizunak hartatik garatzen dira.

Tonua naturala eta zuzena da, umoretsua, iluntasun puntu batekin.

Ilustrazioak kolorezkoak dira, gehienetan ilunak, forma leunekin.

Matxinsalto bildumako liburuetan ohi den bezala, liburu amaieran glosario bat eta test bat daude.


Santurtziko mamuak