Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Saltxitxak eguzkipean

Idazlea: Raymond Plante

Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide Sarasola

Argitaletxea: Elkarlanean

Urtea: 1995

Bilduma: Branka

Orri kopurua: 144


Laburpena:

Mutil gaztea baldin bazara eta neska batekin ateratzen bazara, dirua behar duzu poltsikoan. Ikaslea baldin bazara, berriz, ezin ibiliko zara egunero gurasoei eskatzen eta azalpenak ematen. Horregatik, uda iristerako lan bila hasi da François Gougeon, “azken babalorea”. Errepide ondoko saltxitxa-postu batean aurkituko du lantokia, eta han aritu beharko du, eguzkipean gogor lanean. Gauzak ez dira uste bezain errazak ordea: nagusi eta gurasoekiko betiko arazo txikiez gain, bere harreman sentimentalak ere okertzen hasi zaizkio: Anik-ekin ateratzeko dirua behar, eta egun osoa lanean emanda ezin inoiz Anik ikusi. Hala ere, egoerari umorez aurre egiten saiatuko da François, eta bere kontaeraren bitartez jasoko dugu nobela alai eta dibertigarri hau.


Saltxitxak eguzkipean