Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Salomondarrak

Idazlea: Pello Esnal Ormaetxea

Ilustratzailea: Inma Mendiola Gardoki

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 1999

Bilduma: Ekin

Orri kopurua: 120


Laburpena:
Aspaldi batean ba omen zen herri bat, Salomon jauntxoaren mende bizi zena. Aspalditik agintzen zuten bertan Salomondarrek. Baina uste baino madarikazio handiagoak lotzen eta itotzen zuen herri hura aspaditik...


Prentsako aipamenak:

- Javier Rojo, El Correo 1999ko irailaren 1a, Madarikazioa

Pello Esnalen eleberri labur hau gazte literatura sailean sartzen da. Istorioaren hasieran gertaera tragiko batzuk kontatuko zaizkigula antzematen da, baina eleberriaren hariak hautsi egiten du aurreikuspen hori. Eleberria, azken finean, fabula txiki bat baino ez baita. Zein da, orduan eleberriari eusten dion osagaia? Euskal literaturan askotan (gehiegitan) gertatzen den bezala, testutasuna, hots, idatzita dagoen hizkuntza bera da garrantzitsuena. Idazkerak, honek ematen duen estilo-erakusketa ikusgarriarekin (hitz jokuak, aliterazioak, egituren paralelismoak eta errepikapenak...), osatzen baitu eleberriaren ardatza, kontatzen duen istorioak baino askoz gehiago. Testua istorio bat kontatzeko bidea izan beharrean, kontrakoa agertzen dela esan dezakegu, istorioa testu bat osatzeko aitzakia baino ez da-eta. Istorio guztia herri batek jasaten duen madarikazio baten inguruan aritzen bide da, baina aitortu behar dut amaieran ez zaidala oso argi geratu zertan den madarikazio hori. Gai honen inguruan alegoria egin nahi izan du idazleak hemen? Baliteke, baina testutasuna halako moldez nabarmentzen da, non, liburua norentzat dagoen idatzita kontuan hartuta, euskera bera lantzea izan duela helburua baitirudi.
- Deia, 1999ko urriaren 22a Salomondarren madarikazioak

"Aspaldi batean, ba omen zen herri bat, gehientsuenak bezalakoa jauntxoaren mende bizi zena. Eta jauntxoak Salomon omen zuen izena: Salomon jauna; bere aitak, eta aitaren aitak, eta aitaren aitonak bezalaxe. Aspalditik agintzen baitzuten Salomondarrek herri hartan, beren aholkuan eta guzti. Hala zirudien, behintzat. Baina uste baino madarikazio handiagoak lotzen eta itotzen zuen herri hura aspalditik, Salomon jauna lehenengo gatibu zela, eta bere aholkulanak hurrengo, nahiz eta...". Pello Esnal andoaindar idazlearen perlatxo bat da liburu hau. Kontakizun honekin Leioako Udalak eratutako euskarazko II. eleberri lehiaketa irabazi zuen.


Salomondarrak