Izenburua: Saharako itsasoa
Idazlea: Lur Gallastegi
Ilustratzailea: Aritz Eiguren Aldanondo
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2017
Bilduma: Xaguxar, 236
Orri kopurua: 86
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Nobela honek Haizearen uda kontatzen digu. Momentu berezia bizi du Haizeak. Gurasoak ez dira ondo moldatzen ari, eta uda elkarrengandik banaturik pasako dute. Haizea izeba Eneritzekin geldituko da eta honek Saharako neskatila bat ekarriko du uda beraiekin pasatzera. Bi nesken arteko harremana, haien egoera ezberdinak eta abenturatxoak izango dira liburu honetan irakurriko ditugunak.
Hainbat gai agertzen dira kontakizunean, Saharako egoera, gurasoen harreman arazoak eta banaketaren “mamua”, emakume buruaski eta bidaiari “modernoaren” eredua (izeba), sentimenduak, nesken futbola... Tonua gozoa da, hala ere.
19 kapitulutan antolaturik dago liburua. Bi ataletik behin orrialde osoko ilustrazio bat eskaintzen zaigu, irakurtzen ari garen pasarte bat irudikatuz. Kolore apalak dira nagusi, komiki eitea duten ilustrazioetan.
IX. Mikel Zarate Haur Literatura Saria.
Imanol Merceroren kritika Berrian