Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Rita Poloan

Idazlea: Mikel Valverde

Ilustratzailea: Mikel Valverde Tejedor

Itzultzailea: Juan Martin Elexpuru

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2009

Orri kopurua: 64

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Ritaren abentura gehiago biltzen diren ipuin honetan, intriga tonua erabiltzen du autoreak. Gai orokorra, nagusien jakituriaz, haurren ausardiaz eta guztien arteko adiskidetasunarekin ez ustekoei aurre egitea posible dela izan daiteke.

Rita Polora joatera gonbidatzen du bere osaba zientzialariak. Abentura eder bat bizitzeko aukera baten aurrean ikusten du bere burua Ritak. Bidaia honetara bere aitak lagunduko dio. Bertan, ez usteko bat gertatzen da eta helduek Ritaren laguntzarik gabe konponbidea aurkitzen saiatuko dira. Baina azkenean, herriko zahar, emakume eta haurrak, Ritarekin batera, izango dira arazoa konponduko dutenak.

Marrazkiak oso espresiboak dira, pertsonaien haserrea, poza, lilura… adierazten dituzten neurrian. Umore puntu bat ere badute.


Rita Poloan