Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Rita eta alkimistaren ametsa

Idazlea: Mikel Valverde

Ilustratzailea: Mikel Valverde Tejedor

Itzultzailea: Ramon Olasagasti

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2013

Bilduma: Rita; 9

Orri kopurua: 136

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Bederatzigarrena duen abentura honetan Pragara joango zaigu gure Rita, osaba Danielekin, ikerketa batean lan egin behar baitu honek.

Osabaren ikerketak aspaldiko liburuen azterketan oinarritzen dira. Besteak beste Gatuso alkimistaren egunerokoa.

Harri filosofalaren balizko aurkikuntzak dena hankaz gora jarriko du eta Ritaren dohain guztiak frogan jarriko dira guzti honek amaiera on bat eduki dezan.

Kontakizuna erraz irakurtzen da. Pasadizo xinplea izanik, gai asko ukitzen ditu eta atea zabaltzen dio beste hainbat gai lantzeari; hala nola: bidaiak, Praga, horoskopoa, Arcimboldo, eta Golem mitoa, harri filosofala, alkimia eta alkimistak...

Irudiek kontakizuna girotzen dute, eta Praga zaharreko arkitektura egiazki erretratatzen.


Prentsako aipamenak:

Xabier Etxanizen kritika Garan


Rita eta alkimistaren ametsa