Izenburua: Riskyren ipuin politenak
Idazlea: Joxemari Iturralde
Ilustratzailea: Iņaki (Mattin) Martiarena Otxotorena
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2009
Bilduma: Xaguxar
Orri kopurua: 115
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Risky eta bere lagunak ikastolan daude eta irakasle batek proposaturiko joko bati jarraituz, elkarri ikasle bakoitzaren ipuin gustukoenak kontatuko dizkiote. Horrela, literatura unibertsaleko nahiz bestelako hainbat istorio esanguratsuren errepasoa egiten da liburuko atal bakoitzean: Robinson Crusoe, Printze Txikia, herri ipuin anonimo bat, Anne Franken egunkaria eta, besteak beste, baita Joxemari Iturralde beraren “Lau zaldun” ipuina ere. Istorio bakoitzaren amaieran, istorioarekin zerikusia duen asmakizun moduko galdera bat planteatzen da.
Kapitulu bakoitzean kontatutako istorioko pasarteren bat islatzen duen zuri-beltzeko ilustrazio bat eransten da.