Izenburua: Riskyren bihurrikeriak
Idazlea: Joxemari Iturralde
Ilustratzailea: Iņaki (Mattin) Martiarena Otxotorena
Argitaletxea: Elkarlanean
Urtea: 2001
Bilduma: Xaguxar
Orri kopurua: 124
Laburpena:
Kaixo! Risky naiz. Niri eta nire koadrilako lagunei (Gomaxi, Jose Lorenzori, Lorenzo Joseri eta besteei) asko gustatzen zaigu bihurrikerietan ibiltzea, eta horietako asko "Risky eta bere lagunak" liburuan kontatu genizkizuen. Baina, jakina, gure bihurrikeria guztiak ez dira kabitzen liburu bakar batean, eta horregatik pentsatu dugu bigarren bat egitea. Eta denok, Gomax, Jose Lorenzo, Lorenzo Jose, ni eta kuadrilako beste guztiok, oso pozik eta harro gaude. Aita eta ama, ordea, ez daude gustura, eta gure irakasleak ere ez. Pertsona nagusiak, izan ere, hain dira arraroak! Liburuan kontatzeko egiten omen ditugu barrabaskeriak, horixe diote. Baina ez da egia. Guk bihurrikeriak nahi gabe ere egiten baititugu.