Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Risky eta bere lagunak

Idazlea: Joxemari Iturralde

Ilustratzailea: Iņaki (Mattin) Martiarena Otxotorena

Argitaletxea: Elkarlanean

Urtea: 2000

Bilduma: Xaguxar

Orri kopurua: 120


Laburpena:
Niri Risky deitzen didate. Lagun asko dauzkat eta oso ondo pasatzen dugu elkarrekin, bai ikastetxean eta baita handik kanpora ere (handik kanpora, batez ere). Beti izaten dugu zerbait egiteko, beti gabiltza jolasean, beti asmatzen dugu bihurrikeriaren bat edo beste, eta horrela ez gara inoiz aspertzen. Liburu honetan niri eta nire lagunei azkenaldi honetan gertatu zaizkigun abenturak eta bihurrikeriak aurkituko dituzue. Nik uste dut asko gustatuko zaizkizuela gure nekeak eta gure komediak eta, baita ere, gure aldrebeskeria guztiak.


Prentsako aipamenak:

- Felipe Juaristi, Diario Vasco Bihurrikeriak

Risky izango da seguru asko Joxemari Iturraldek sortu dituen pertsonaien artean ezagunena; hiztunagatik entzutekoa, bihurriagatik atsegina egiten den mutikoa. Bere adineko asko eta asko bezala ikastolara joaten da egunero eta han, lagunekin, batez ere Gomaxekin dagoelarik, bihurrikeriaren bat nola egin pentsatzen aritzen da. Ezer ez gaur egungo neska-mutilek egiten ez dutenik, nahiz esan behar den aspaldiko esaera gogoratuz, "mutil bihurriak eskolan, ogi puskak etxean". Ez beti, baina hortxe-hortxe. Ez dira aspertzen inon eta hori garrantzitsua da oso, ez dakizue zenbateraino. Eskola horretan, dena dela, ez dago aspertzeko mopdurik. Batagatik edo besteagatik, beti ari dira zerbait asmatzen ez aspertzeko. Oraingo abentiura honetan hiru anaia etorri dira, Venezuelatik Euskal Herrira, Bienzobastarrak batetik, mutiko harro, elegante eta urrutikoak, eta horien eta bertakoen artean lehia moduko halakoa sortuko da, zein baino zein edo hobe esan, nor baino nor ote den erabaki nahian. Bada neska mexikarra ere, etorri berria eta xarmanta, eta haren faboreak bereganatzeko ere lehian arituko dira mutiko guztiak, kanpotarrak eta bertakoak, zorte handirik gabe egia esan.

Liburu entretenigarria da, abenturazkoa, nolabait esateko. Ez da aspergarria, izan ere, aspertzen ez diren neska-mutilen historiak kontatzen dituen liburu bat nolatan izango da bada aspergarri? Hori uste dut nik behintzta. Hizkerea erraza da, eta horregtaik ere erraz irakurtzen da. Bukatu baino lehen, ordea, ez dut ahaztu nahi Mattin marrazkilariaren lana. Ugariak dira marrazkiak eta lagungarriak oso, liburua behar den gisa irakurtzeko.


Risky eta bere lagunak