Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Pupuan trapua

Idazlea: Xabier Olaso Bengoa

Ilustratzailea: Agurtzane Villate Ruiz de Gordejuela

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 2004

Bilduma: Ttamaina ttkia

Adina: 6tik gora


Laburpena:

KUKUA Erlojuko kukua mozkortu zaigu bart: batean kuku bi, bietan kuku bat. Mozkortu zaigu bart erlojuko kukua: gaizki kantatu digu gau osoan ordua.


Prentsako aipamenak:


- Javier Rojo, El Correo, 2004ko irailaren 29a Xabier Olasok "Pupuan trapua" izenburuko liburu honetan orain arte bere literatur zaletasun nagusienak bildu nahi izan bide ditu: poesia eta haur literatura. Ondorioz, haurrentzako poema liburua idatzia du Olasok. Eta alor honetan nola gauden ikusita, urrats ausarta dela esan behar. Izan ere, gure artean (eta ez bakarrik gure artean) haur literaturaz hitz egiten denean, ia-ia oharkabean narrazioaz pentsatzen baitugu, ipuinez, hauen esku baizik ez balego bezala haurrentzako literatur produkzioa. Urriak dira bide honetatik aldatzen diren urratsak. Xabier Olasok halako saio bat egin du eta, hortik abiatzeko, tradizioa izan du oinarri. Poema gehienetan, haur hizkeraren ezaugarrietako bat diren hots-hitzak eta hauen antzeko hizkuntz fenomenoak erabili ditu, eta moldatu, poema iradokorrak sortzeko. Batzuetan, absurdoaren mugan egon daitezke poema batzuk, baina absurdo hau halako hitzen erabileran ikus dezakegun surrealismoarekin erlaziona daiteke. Poema gehienak, beraz, hizkuntzaren alderdi horrekin, hotsekin eta hitzekin, egindako jolas batzuen ondorioak dira. Begi bistako onomatopeiak erabiltzen ez direnean ere bai. Haurrei irakurtzeko liburu bat eskaini dio idazleak publikoari, entzuteko liburu bat, alegia.


Pupuan trapua