Izenburua: Puka eta Mateoren oilarra
Idazlea: Jokin Mitxelena
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2019
Bilduma: Xaguxar, 38
Orri kopurua: 68
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Umorezko narrazio luzea da, atalka banatuta, eta ilustratua.
Egitura sinplea du, katean gehitzen doazen pertsonaiena, lehen irakurleekin eta hainbat ipun tradizionaletan hain ohikoa bihurtu den formularekin.
Puka txakurra bere pertsona-lagunekin jolasten ari den egun batean, okinaren oilarra azaltzen da plaza erdian. Okina atzetik du, eta Puka eta lagunek oilarra berreskuratzen lagunduko diote. Oilarrak, ordea, pasioan eta festan ibiltzeko asmoz, herri osoa zeharkatuko du denda, eliza, ileapaindegi eta saltoki gehienetan sartuz. Gune bakoitzean herritarrak batuko dira okinari laguntzera. Guztia umore tonuan, eta Puka txakurraren ahotsetik kontatua.
Ilustrazio ugari agertzen dira, gune bakoitza eta pertsonaia berri bakoitza erakutsiz, guztietan oilarrak sortutako anabasa eta xelebrekeriak irudikatuz.
Imanol Merceroren kritika Berrian