Izenburua: Printzesek (txikiek ere bai) puzker egiten dute
Idazlea: Ilan Brennan
Ilustratzailea: Ionit Zilberman
Itzultzailea: Gerardo Markuleta
Argitaletxea: Algar
Urtea: 2019
Orri kopurua: 20
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album ilustratu eskatologikoa, genero aldarrikapenak helburu dituena. Lauraren aitak ipuin klasikotako printzesen sekretu handi bat kontatuko dio: puzkerrak izan ziren istorioen benetako eragileak. Errauskine adibidez, puzker handi bat bota zuelako joan zen hamabietan etxera; eta Edurne Zurik konortea galdu bazuen, bere puzkerrengatik izan zen… Ilustrazioak koloretsuak eta alaiak dira. Puzkerrak kolore eta forma desberdineko zirriborroekin adierazten dira. Narrazioa ulertzeko lagungarriak dira.