Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Printzesa puzkertia

Idazlea: Arrate Egaņa Gimenez

Ilustratzailea: Manu Ortega

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2017

Bilduma: Auskalo, 52

Orri kopurua: 72

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Ipuin tradizionalen baliabideak ustiatzen dituen narrazio ilustratua da. Gurasoek (gehiegi) babestutako haurrek nerabezaroan gizarteratzeko egin behar duten ahalegin estra horiei buruz hitz egiten da, zeharka, ipuin tradizionaletan egin ohi den eran. Tonu umoretsuan dago idatzia.

Hamar kapitulutan antolatutako istorioa da, eta ipuin klasikoen egitura jarraitzen du: arazoa aurkeztu, arazoa konpontzeko frogak bete eta zorioneko bukaera.

Ipuineko protagonistak arazo larria du, puzker nazkagarriak botatzen dituelako etengabe, eta ingurukoekin egoteko zailtasunak ditu jasanezineko usaina dela eta. Hala ere, pozik bizi da gurasoekin gazteluan.

Halako batean printze bat agertuko da gazteluan berarekin ezkontzeko asmoz eta, printzesak, mutilarekin liluratuta, bere arazoa konpontzeko erabaki sendoa hartuko du: gaztelua utzi eta bere amabitxiarengana joan, konponbidearen bila.

Printzesak, inongo laguntzarik gabe eta bere abileziez baliatuta, ezarritako frogak betetzea lortuko du, eta gaztelura eraberriturik itzuliko da.

Orrialde osoak hartzen dituzte bederatzi ilustrazio koloretsuek osatzen dute liburua.


Printzesa puzkertia